kOMUNITATE JASANGARRIEN ALDEKO APUSTUA EGITEN DUGU ETA TOKIAN TOKIKO Enpresetako material soberakina TOKIAN TOKIKO eskolen heziketa eskaintzarako baliagarria DELA SINESTEN DUGU. horretarako aukerak SORTZEN ditugu
Zer egiten dugu?
Enpresetako material soberakina identifikatzen dugu eta aukeraketa bat egiten dugu. Ondoren, material hori egokitu eta hezkuntza zentroen eskura jartzen dugu, formazio eta aholuklaritza jarrai baten bidez bidelaguntza eskainiz.
Gure helburu nagusietako bat komunitate jasangarrien alde egitea da, jasangarritasunari helduz eta lan egiteko modu jasangarriak esperimentatuz. Ildo horretan, beste erakunde batzuekin elkarlana bultzatzen dugu, besteak beste, udalak, herrietako elkarte anitzak, artistak…
Parte hartu nahi baduzu, gustora entzungo zaitugu!
Misioa:
Birziklapenaren eta jasangarritasunaren kultura garatuz, esperimentaziorako, sormenerako eta jolaserako aukerak biderkatu
Biziberritu proiektuaren asmoa enpresetan soberakinak diren materialak eskolen heziketa eskaintzarako baliagarriak bihurtzea da.
Gaur egungo hezkuntza ikuspegiak geroz eta garrantzia handiagoa ematen dio esperimentazioari, sormenari eta jolasari, ikasleen ikaskuntza prozesuak bultzatzerako orduan. Esperimentazio horiek egiteko erabiltzen den materiala askotarikoa izan daiteke. Biziberritu proiektuaren ikuspegitik, material birziklagarria oso interesgarria izan daiteke ikasleek mundu fisikoaz ezagutza garatzeko. Materiala zenbat eta zehaztu gabeagoa edo desegituratuagoa izan, orduan eta aukera gehiago ematen ditu esperientzia askotarikoagoak izateko eta ondorio aberatsagoetara iristeko. Sorkuntzarako ere askoz aukera gehiago ematen ditu eta ikasleen arteko lehia desaktibatu egiten du. Horrek eragina dauka ikasleen auto irudi eta autoestimuan, ikasleek sortutako artefaktuak ezin direlako eredu baten arabera epaitu edo balioztatu. Horrez gain, material desegituratuek jolaserako aukerak biderkatzen dituzte eta jolasa bera da garapen sinbolikorako funtsezko erreminta.
Bestalde, enpresetan ez ezik, ikastetxeetan berrerabilpenaren kultura eta jasangarritasunaren garrantzia nabarmentzeko balio du Biziberritu proiektuak. Ildo beretik, biziberritu proiektuak garrantzia ematen dio bertako irakasleekin aurrera eraman daitekeen formazio, aholkularitza, bidelaguntza eta ikerketari