Esperimentazioan sakonduz, biziberritu

Zer iruditu zaizu liburua?

Esperimentazioan sakonduz, biziberritu liburuaren inguruko zure iritzia jakin nahiko genuke. Zer iruditu zaizu liburua? Baliagarria? Zerbait bota duzu faltan? Zalantzarik sortu zaizu?…

Zure iritzia gurekin partekatzeko egin KLIK botoi beltzean.

Aldez aurretik, MILA ESKER!

Ongi etorri esperimentazioan oinarritutako esperientziak partekatzeko web orrira!

Web orri honek esperimentazioa du oinarrian eta «Esperimentazioan sakonduz, Biziberritu» izeneko liburuan du oinarrian. Bertan jaso eta biltzen joan nahi izan dugunak esperimentazioa du oinarri eta horretarako hainbat alderditan jarri nahi izan dugu fokua:

Alde batetik, aldez aurretik aipaturiko Liburuaren inguruko feedback eta esperientzia trukaketa bat sortu nahi izan dugu.

Bigarrenik, proiektuaren inguruko berriak biltzen joateko atal bat sortu dugu. Bertan berri eguneratuak aurkituko dituzuelarik.

Hirugarrenik, irakurleei proiektuaren ideian bertan parte hartzeko aukera zabaldu nahi izan diogu, horrela, praktikan jartzen diren esperimentaziorako proposamen desberdinak dokumentatzen joateko espazio bat sortuz.

​Laugarrenik, parte hartzaileen katalogo antzerako bat sortuz, hezkuntza munduan lanean ari garen profesional eta norbanakoen arteko komunikazioa errazte aldera pausu bat gehiago emateko helburuarekin.

​Bosgarrenik, galdera eta erantzunetarako espazio bat sortu dugu, kontsulta desberdinak egiteko, proposamen anitzak plazaratzeko, iritziak gainontzeko kideekin partekatzeko, elkarrekin hausnartzeko, kritikak egiteko, egiten duguna zalantzan jartzeko, etab. Espazio horri esker, etengabeko prozesu batean elkarrekin eta elkarri esker ikasten eta desikasten jarraitzeko espazio baten alde egin dugu.

​Seigarrenik, dokumentaziorako atal bat txertatu dugu. Besteak beste, esperimentazioan sakontzeko baliagarriak izan daitezkeen hainbat liburu, artikulu, aldizkari, ikus-entzunezko… txertatuz.

Inspiratu, esperimentatu eta sortu!

«Bizi gara, gure munduan, gure moduan.

Bizi gara, materialen munduan, material soilen munduan.

Materialak bizi gaitu.

Materialekin bizi gara soiltasunez beteriko munduan.

Gure munduan eta gure moduan.

Aukera berriei atea irekiz, esperimentatuz, proposatuz, sortuz.

Gure munduan eta gure moduan.«

― Esperimentazioan sakonduz, biziberritu.

«Zeren arabera proposatzen dugu espazio jakin bat, eta espazio horretan, material bat edo bestea? Zer ekarpen egiten dio material bakoitzak umearen garapenari edo garapenaren esparru bati edo besteari? Espazioek eta materialek esperimentatzeko, manipulatzeko, esploratzeko, sortzeko eta jolasteko ateak irekitzen dizkiote haurrari.»

― Esperimentazioan sakonduz, biziberritu.

nOR GARA?

Alexander Barandiaran eta Larraitz Esnaola gara.

MUko HUHEZI fakultateko irakasleak Haur Hezkuntzan eta Hazitegi ikerketa taldeko kideak.

HARREMANETARAKO

esperimentazioansakonduz@gmail.com